Politika -

Epaiketa

Carrerori burla egin zion txiolariak:Txiste bat ez da gorazarre egitea

Fiskalak Cassandraren zigorra eskaera murriztu du, 2 urte eta 6 hilabetetik, urtebeteko kartzela-zigorrera, beraz, ez da kartzelan sartuko.

Cassandra, Carrero Blancori burla egin zion txiolaria. Argazkia: EFE
Cassandra, Carrero Blancori burla egin zion txiolaria. Argazkia: EFE
Cassandra, Carrero Blancori burla egin zion txiolaria. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cassandra, Luis Carrero Blancoren hilketaz barre egin zuen Murtziako txiolariak, defendatu egin da gaurko epaiketan, "txiste bat ez da terrorismoari gorazarre egitea", Atentatu horren inguruko adierazpenak "urte askoz Espainia osoan zehar egin dituztela" ere azpimarratu du.

Epaiaren zain utzi dute epaiketa, eta fiskalak Cassandraren zigorra eskaera murriztu du, 2 urte eta 6 hilabetetik, urtebeteko kartzela-zigorrera. Horrela, Audientzia Nazionalak kondenatzen badu ere, ez da kartzelan sartuko.

Galdeketan akusatuak esan duenez, Twitterren egindako iruzkinak "umore absurdua" eta Carrero Blancoren txisteak bezalakoan terrorismoari gorazarre egitea izateagatik Herritarren Segurtasun Legearen kontra egiteko idatzi zituen.

"ETAk auto ofizialen kontrako politika bultzatu zuen, programa berezi batekin batera", "Kissingerrek ilargi zati bat opari zion Carrero Blancori, ETAk harako bidaia ordaindu zion" edo Carreroren hilketari buruz hitzegiterakoan "A tres metros sobre el cielo" filma aipatzea, dira ustez gorazarre egiten dituzten hamahiru iruzkinetako batzuk.

"Ez nuen inor sumindu nahi, eta Carrero Blancoren bilobak ere babestu nau", esan du Cassandrak presidente ohiaren familiako batek txiolari hau defendatzen zuen gutun bat aipatuz

Dena dela, Cassandrak azpimarratu duenez, Buenafuente edo Gran Wyoming bezalako umoristek eta "Vaya Semanita" saioa bezalakoak ere txiste horiek egin dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Twitter ETA Epaiketak argazkiak Gaurko azken orduko albistea