Politika -
Gure Esku Dago
Gure Esku Dagoren herri-galdeketetan parte hartuko duten 35 herriak
Gipuzkoako 34 herritan, eta Larrabetzun (Bizkaia) egingo dituzte galderak, 09:00etan hasita. Behin betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera emango dituzte jakitera. 124.062 daude bozkatzera deituta.
eitb.eus
124.062 herritar daude, gaur, martxoak 19, erabakitzeko eskubidearen alde, Gure Esku Dago ekimenak antolatutako herri-galdeketetan parte hartzera.
Gipuzkoako 34 herritan eta Larrabetzun, Bizkaian, egingo dituzte galderak, 09:00etatik hasita. 101 mahai jarri dituzte eta programa informatikoa erabiliko dute herritar bakoitzak bi aldiz bozkatzen ez duela bermatzeko. 20:00ak arte egongo da bozkatzeko aukera.
Parte-hartze datuei dagokienez, 12:30ean, 14:00etan eta 20:30ean jakinaraziko dituzte. Behin-betiko datuak, berriz, 22:00ak aldera jakinaraziko dituzte.
Hauek dira martxoaren 19ko galdeketetan parte hartuko dute herriak:
GIPUZKOA
Oarsoaldea
1-Errenteria
2-Lezo
3-Oiartzun
4-Pasaia
Tolosaldea
5. Abaltzisketa
6. Aduna
7. Albiztur
8. Alegia
9. Alkiza
10. Altzo
11. Amezketa
12. Anoeta
13. Asteasu
14. Baliarrain
15. Belauntza
16. Berastegi
17. Berrobi
18. Bidania-Goiatz
19. Elduain
20. Gaztelu
21. Hernialde
22. Ibarra
23. Ikaztegieta
24. Irura
25. Larraul
26. Leaburu-Txarama
27. Lizartza
28. Orendain
29. Orexa
30. Tolosa
31. Villabona
32. Zizurkil
Buruntzaldea
33. Astigarraga
34. Hernani
BIZKAIA
35. Larrabetzu