Politika -

Autoa

Majarenasek zentrotik atera ahal izango du arratsaldetan alabarekin

Jose Luis de Castro epaileak ebatzitako autoaren arabera, Majarenasek alaba eskolara eta medikuarengana eraman ahal izango du, arratsaldetan paseatzera ateratzeaz gain.

Artxiboko argazkia: Sara Majarenas, Izar alabarekin. Eitb.eus
Artxiboko argazkia: Sara Majarenas, Izar alabarekin. Eitb.eus
Artxiboko argazkia: Sara Majarenas, Izar alabarekin. Eitb.eus

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Luis de Castro Auzitegi Nazionaleko epaileak arratsaldetan alabarekin zentrotik ateratzeko baimena eman dio Sara Majarenas presoari, umeak "argitasuna, airea, eguzkia eta parkean" jolasteko beharra duelako. Martxoaren hasieran irten zen kartzelatik, alabarekin Madrileko fundazio batean bizitzeko.

Aranjuezeko kartzelako zigor batzordeak Majarenasi programa berezia ezartzeko proposamena helarazi zuen, jarraipen zehatza eta hezkuntza-orientabidea eskaintzeaz gain, alabarekin "aisialdi-irteerak" egin ahal izateko. Epaileak onartu egin du eskaera hori.

Majarenas martxoaren 2an irten zen espetxetik, ETAren 'Levante' taldeko kide izateagatik 13 urte eta 10 hilabeteko zigorra betetzen ari zela. Epaileak Padre Garralda-Horizontes Abiertos Fundazioan bizitzeko baimena eman zion, 3 urteko alabarekin. Haurtxoaren aitak labankadaz zauritu zuen umea.

"Ezin da alde batera utzi hiru urteko haurtxo bat dela. Argitasuna, airea eta eguzkiaz gain, parkean jolasteko beharra du eta amarekin egin behar du, beti harekin bizi izan delako eta oso lotuta daudela frogatu delako", zehaztu du epaileak ostiralean helarazitako autoan.

Joan den otsailaren 6an aurkeztutako proposamenaren arabera, eskolara ez ezik, medikuarengana eraman ahal izango du. Horrez gain, zigor batzordeak aldez aurretik onartuz gero, arratsaldetan kalera ateratzeko aukera eskainiko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak Gaurko azken ordukoa