Politika -
ETA-REN AMAIERA
Kronologia: ETAren indarkeriaren amaieratik erakundearen desegitera
2011ko urriaren 10etik 2018ko maiatzera arteko kronologia: ETAren indarkeriaren amaieratik ETAren desegitera arteko prozesuaren gertaera garrantzitsuenak.
eitb.eus
2011ko urriaren 20tik prozesu honetan izandako gertaera garrantzitsuenen kronologia:
2011
- Urriak 17: Aieteko Bake Konferentzia: ETAri bukatzeko eta gobernuei elkarrizketa bultzatzeko eskatu diete nazioarteko adituek.
- Urriak 20: ETAk "jarduera armatuaren amaiera" iragarri du.
- Azaroak 20: Hauteskunde orokorrak. PPren gehiengo osoa. Amaiur, euskal alderdien artean eserleku gehien lortu dituen indarra, eta bigarrena botoetan, EAJren atzetik.
- Abenduak 17: ETAren indarkeriak eta estrategia errepresiboak eta Espainiako eta Frantziako Estatuen "gerra zikinak" utzi zituen biktimei nahigabea erakutsi die ezker abertzaleak.
2012
- Martxoak 9: "Euskal gatazkaren ondorioen inguruan elkarrizketa" hasteko eskatu dio ETAk Frantziako Gobernuari komunikatu batean. Jarduera armatuaren amaieratik ETAk bidali zuen lehen komunikatua da.
- Apirilak 26: Espainiako Gobernuak ETAko presoei zuzendutako programa bat jarri du martxan.
- Ekainak 2: Indarkeriak "eragiten zuen min guztiaz" kontziente direla esan dute ETAko presoek.
- Ekainak 20: Sortu alderdi politiko izatea baimendu du Konstituzio Auzitegiak.
- Irailak 16: Arnaldo Otegik ETAren biktimei "barkamen zintzoena" eskatu die.
- Azaroak 24: ETAk presoen, desegitearen eta Euskal Herriaren "desmilitarizazioaren" inguruko negoziazioa eskatu du.
2013
- Martxoak 14: Politikariek, herritarrek eta nazioarteko adituek hartu dute parte Bake Prozesua bultzatzeko Foro Sozialean.
- Irailak 27: Gara egunkariari bidalitako komunikatu batean, ETAk baieztatu du "erabakitzeko eskubidea gauzatzeko prozesu demokratikoa abiatzeko tenorea dela".
- Irailak 30: Herrira-ren kontrako polizia operazioa: hamazortzi atxilotu.
- Urriak 21: Giza Eskubideen Europako Auzitegiak "Parot doktrina" baliogabetu du.
- Abenduak 28: ETAko presoek egindako mina aitortu eta legedia onartu dute.
2014
- Otsailak 21: ETAk armak erabili ezinik uzteko prozesua hasi du, desarmearen bidean.
- Uztailak 20: ETAk birmoldatzeari ekin dio, "konfrontazio demokratikorako".
2015
- Maiatzak 7: ETA, armagabetze prozesua Jaurlaritzarekin partekatzeko prest.
- Irailak 22: David Pla eta Iratxe Sorzabal ETAren ustezko buruzagiak atxilotu dituzte Frantzian.
- Irailak 30: Atxiloketa horien aurrean, jardun armatua uzteko konpromisoak indarrean jarraitzen duela berretsi du ETAk.
2016
- Urtarrilak 13: Eraberritutako Batasunako goi-kargudunek ETArekin izandako harremana aitortu zuten Auzitegi Nagusian, eta bi urterainoko kartzela-zigorra adostu zuten Fiskaltzarekin.
- Martxoak 1: Arnaldo Otegi ezker abertzaleko buruzagia kartzelatik atera da.
- Apirilak 14: Arma guztiak zenbatzeko eta zigilatzeko prozesuarekin jarraitzen duela esan du ETAk.
- Uztailak 5: PSE-EEk, Podemos-Ahal Duguk, EAJk eta EH Bilduk euskal presoak Euskal Herrira hurbiltzeko eskaera egin zuten. Alderdi Popularra kontra agertu zen.
- Irailak 25: EAEko hauteskundeak: EH Bilduk 18 eserleku lortu ditu, 2012an baino hiru ordezkari gutxiago.
- Urriak 2: Legegintzaldi honetan ETAren behin betiko armagabetzea aurrera eraman behar dela azpimarratu zuen Arnaldo Otegik.
- Azaroak 5: Mikel Irastorza atxilotu zuten Frantzian, ETAren ustezko buruzagia.
- Urriak 12: ETAri egotzitako armategi bat aurkitu dute Frantzian.
- Abenduak 16: Luhusoko operazioa: ETA armagabetzeko prozesuan parte hartzeko prest dauden bost ekintzaile atxilotu dituzte Luhuson.
- Abenduak 27: EPPK-k aukera juridiko guztiak erabiltzea proposatu die presoei.
2017
- Martxoak 10: ETAko presoak "kartzelak husteko ibilbide orria" ezartzea eskatu dute, Foro Sozial Iraunkorraren ekitaldi batean.
- Martxoak 17: ETAren behin-behineko armagabetzea iragarri dute, apirilaren 8rako.
- Apirilak 7: Dagoeneko 'erakunde armagabea' dela iragarri du ETAk.
- Apirilak 8: ETAren armak Frantziako agintarien kontrolpean daudela baieztatu dute nazioarteko egiaztatzaileek.
2018
- Urtarrilak 13: Frantziako kartzeletan dauden ETAko presoak Euskal Herrira gerturatuko dituzte, Txetx Etcheverry bake artisauak aurreratu duenez.
- Apirilak 20: ETAk eragindako 'samin handia' sentitzen duela aitortu du agiri batean
- Apirilak 22: ETAk maiatzeko lehen asteburuan iragarriko du behin betiko desegitea, ETBk jakin duenez.
- Apirilak 23: ETAren amaiera ekitaldia maiatzaren 4an izango da Kanboko Arnaga etxean, Bake Bideko, Foro Sozialeko eta Nazioarteko Harreman Taldeko ordezkariek esan dutenez.
- Maiatzak 2: ETAk gutunak igorri dizkie erakundeei eta eragile politikoei, "egitura guztiak erabat desegin" dituela jakinarazteko.
- Maiatzak 3: ETAk baieztatu du desegin dela, eta bere ibilbidea bukatutzat eman duela.
- Maiatzak 4: Arnagako Adierazpenak ETAren amaiera aldarrikatu eta adiskidetzeko deia egin du.