Politika -

Aurrekontuen negoziazioa

Mendia: 'EAJk alderdikeriaz jokatzen badu, aurrean izango gaitu'

'EAJk Espainia krisitik ateratzen parte hartu eta lagundu nahi badu, eta guztien onerako lan egiteko prest badago, gure laguntza izango du', adierazi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, EAJk Espainiako Aurrekontu Orokorren inguruko negoziazioan ''alderdikeriaz jokatzen badu eta interes orokorra bilatzen ez badu'', Patxi Lopezen Gobernua "aurrean" izango du.

"Askotariko Espainiaren" eta "parte hartzearen" aldeko apustua egin dute "beti" sozialistek, Mendiaren esanetan.

Mendiaren hitzetan, EAJk Espainiako Aurrekontu Orokorren inguruko negoziazioan ''alderdikeriaz jokatzen badu eta interes orokorra bilatzen ez badu'', Patxi Lopezen Gobernua "aurrean" izango du.

Baina negoziazio honetan Iñigo Urkulluren alderdiak "soilik alderdikeriaz jokatu nahi badu, eta hiritarren ongizate orokorra kontuan ez badute, argi eta garbi, aurrean izango gaituzte".

Dena den, Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Justizia eta Administrazio Publikoko sailburuaren ustez, "datozen hilabeteotan gai horri buruz luze mintzatzeko aukera egongo da".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea