Politika -

Agenda

Urkulluk eta Rajoyk ez dute asteburuan bilera egitea aurreikusita

Alfonso Alonsok adierazi duenez, Rajoyk Euskadiko PPren kongresuko itxiera ekitaldian parte hartuko du. Halaber, alderdikideekin bilera egingo omen du.

Iñigo Urkullu eta Mariano Rajoy. Artxiboko argazkia: EFE
Bere agendan ez duela Rajoyrekin bilerarik dio Urkulluk

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak ez dute asteburuan Gasteizen bilera egitea aurreikusita, lehendakariak eta Alfonso Alonso Euskadiko popularren presidenteak baieztatu dutenez. Mariano Rajoyk Euskadiko PPk asteburuan egingo duen kongresuaren itxiera ekitaldian parte hartuko du eta, hori dela eta, bi buruzagien arteko bilera izango denaren zurrumurrua dabil azken orduetan.

Lehendakariak bilera ofizial bat egitea eskatu zion, idatziz, abenduan, Mariano Rajoyri. Dena den, oraindik ez da bien arteko bilerarik izan. Eusko Legebiltzarrean kazetariei egindako adierazpenetan azaldu duenez, ez dago bere agenda larunbatean Rajoyrekin bilera egitea.

Ildo beretik mintzatu da Alfonso Alonso Euskadiko PPko presidentea. Haren esanetan, ez dauka Rajoyk eta Urkulluk larunbatean bilera egingo dutela esateko frogarik.

Alonsoren esanetan, Rajoyk Euskadiko PPren kongresuko itxiera ekitaldian parte hartuko du. Halaber, alderdikideekin bilera egingo omen du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Rajoy Azken albisteak Urkullu Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Espainia albisteak Euskadiko PP bideoak Eguneko albisteak