Politika -
Istiluak
Epailearen aurrera eraman dituzte Iruñean atxilotutako hiru
Lau lagun atxilotu zituzten Alde Zaharrean, baina horietako bat aske utzi zuten, adingabea delako.
Agentziak
Goizean eraman ditu Poliziak larunbatean atxilotutako lau pertsonetatik, hiru; horietako bat adingabea da eta aske utzi zuten. Desordenak, aginteari aurre egitea eta kalteak eragitea egotzi dizkiete, larunbatean Iruñeko Alda Zaharrean izandako istiluetan.
Dirudienez, 'Errepresioari Autodefentsa' dinamikak deitutako martxak ez zuen baimenik. Manifestazioaren helburua zen "herri mugimenduko eragile ezberdinek jasandako eraso errepresiboak" salatzea, Lahaine webguneak jaso zuenez.
Martxa bitartean, istiluak izan ziren. Gobernuko Ordezkaritzaren arabera, manifestariek "harriak, botilak eta beste objektu batzuk" bota dituzte, eta poliziek, berriz, "tiro-zaparradak eta pilotakadaren bat".
Gainera, kalteak eragin zituzten kutxazain automatiko batean. Gobernuko Ordezkaritzako iturriek jakinarazi dutenez, lau atxilotuek "txanoa" zeramaten, eta Errenteriakoak dira.
Nafarroako Gobernuak, Iruñeko Udalak eta alderdi politikoek ''kezka'' eta ''gaitzespena'' agertu zuten atzo Iruñeko Alde Zaharrean piztutako istiluengatik.
Nafarroako Gobernuak ''erabateko gaitzespena'' agertu du atzo Iruñean piztutako istiluengatik eta ''zero tolerantzia'' agertu du ''Nafarroa, bere herriak eta bere hiriak indarkeriazko konfrontaziorako erabili nahi dituztenen aurrean''.
Ohar baren, ''bakearen, errespetuaren eta elkarbizitzaren kulturaren alde lan egiten jarraitzeko asmo irmoa'' adierazi du Gobernuak; horretarako, ''baliabide guztiak'' jarriko ditu Alde Zaharrean izandakoa berriz ere ez gertatzeko.
Igande goizean, Iruñeko Udalak Bozeramaleen ez-ohiko bilera egin zuen eta, han, ebazpen bat onartu zuten, aho batez, ''manifestarien hainbat taldek eragindako istilu bortitz eta onartezinak erabat gaitzetsi eta/edo errefusatzeko''. Istilu horiek ''lekurik ez duten lehengo garaietara eramaten dute hiria'', ebazpenarena arabera.
Testuan elkartasuna adierazi diete kalte materialak edo pertsonalak zuzenean edo zeharka jasan zituztenei, eta ''mota honetako indarkeriazko estrategiak'' salatu dituzte. ''Hiri honetako gehiengo sozialaren nahiaren kontra, elkarbizitza hautsi eta alarma piztu nahi dute'', adierazi dute.
Era berean, Nafarroako alderdi guztiek zein merkataritza elkarteak larunbatean hiriburu nafarrean izan ziren istiluen aurka agertu dira.