Politika -
martxoaren 15ean
Autogobernuaren Ponentziak egutegi bat ezarriko du aste honetan
Asteazkenean, martxoaren 15ean, bilduko da, jarraitu beharreko urratsak ezarri eta beharrezkoak diren adituen agerraldiak eskatzeko.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Legebiltzarreko Autogobernuaren Batzorde Txostengilea martxoaren 15ean bilduko da foro horren egutegia adosteko, besteak beste, Legebiltzarreko iturriek Europa Pressi jakinarazi diotenez.
Egun horretan, legebiltzarreko taldeetako ordezkariek beren proposamenak aurkeztuko dituzte foro horretan egin beharreko zereginei buruz, eta ponentziaren jarduerarako beharrezkoak iruditzen zaizkien adituen agerraldiak eskatuko dituzte.
Nahiz eta aurreko legegintzaldian alderdiek euren planteamenduak mahaigainean jarri zituzten eta eskatu ziren adituen agerraldiak egin ziren, oraingoan Elkarrekin Podemosi aukera eman nahi zaio gai horretan eguneratu dadin, aurretik ez baitzuen izan ordezkaritzarik legebiltzarrean.
Printzipioz, Elkarrekin Podemosek uste du ez duela irailera arte prest izango autogobernua eguneratzeko bere proposamena (hilabete horretan bukatzen da ekarpenak egiteko epea). Dena dela, Elkarrekin Podemos lurraldetasunetik haratago doan berrikuntza nahi du, gizarte-eskubideetan ere emango dena, desberdinen arteko adostasun handiz erdietsiko dena.
Autogobernuaren Ponentzia martxoaren 3an eratu zen eta Jone Berriozabal jeltzaleak kudeatzen du, aurreko legegintzaldian gertatu legez.
Datorren asteazkenean aurreko agintaldian egindako lana osatzen hasiko dira.
Bilera horretan, alderdi desberdinek agerraldi edota txosten berriak eskatu ahal izango dituzte, eta, biltzar txostengile horren jarraitu beharreko urratsak ezarriko dira.