Politika -

Giro egokian

Espetxeak Euskadira transferitzea, gertuago Barne Ministerioarentzat

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak esan du berak ez duela Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuarekin horren inguruan "batere" hitz egin.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Nieto Estatuko Segurtasuneko idazkariak aitortu duenez, orain dela urte batzuk baino gertuago dago Espetxe eskuduntza Euskadira eramatea. Baina alderdi politikoei giro hobeagoa sortzeko eskatu die hori gertatu ahal izateko.

Barne Ministerioko 'bigarrena' ziur dago "urte batzuk baino gertuago" daudela, eta "bide ireki" honetan guztiok parte hartzeko nahi du "giroa" egokiagoa izan dadin.

Juan Ignacio Zoido Barne ministroak esan duenez, berak ez du Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuarekin Espetxe eskuduntza Eusko Jaurlaritzara eramateko gaiari buruz "batere" hitz egin.

Zoidok "hori hor dagoela" esatera mugatu da eta "eskatu dezaketen" konpetentzia dela da, baina berak ez duela horren inguruan hitz egin azpimarratu nahi izan du.

Estatuko idazkariak "alderdi politiko guztiek giro egokia" sortzea eskatu badu, "alderdi politiko guztiek giro egoki hori izaterakoan hitz egitera eseriko gara eta gauzak ikusiko ditugu", azaldu du ministroak.

Eusko Jaurlaritzaren erantzuna

Eusko Jaurlaritzak "hitzetik ekintzetara pasatzea" eskatu dio Espainiako Gobernuari Espetxe eskuduntzari dagokion gaian.

Segurtasun saileko iturriek gogorarazi dutenez, Segurtasun Batzordea deitu baino lehen  Eusko Jaurlaritzak bilera bat egiteko eskatu dio Barne ministroari, eta data zehazteko zain dago. Bilera egiteko baiezkoa eman du Espainiako Gobernuak eta gai hori buruz hitz egingo dute bertan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Gaurko azken orduko albistea