Politika -

Estatuta

Kataluniako alderdiek gutxieneko ituna lortu dute

Estatutaren hitzaurrea Kataluniako Parlamentuak hartutako ebazpen bateratua izatea proposatu du Montillak. Katalunia "nazio bat" dela jasotzen du hitzaurreak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako alderdi gehienek, azkenean, gutxieneko ituna sinatu dute osoko bilkuran Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren inguruan; ituna auzitegiaren epaiaren kontrako ebazpen bat onartzeko egin dute, Katalunia nazio bezala definitzen duen Estatutaren hitzaurre "konstituzionala" oinarri hartuta.

Estatutaren hitzaurrean Auzitegi Konstituzionalaren epaiaren aurka Kataluniako Parlamentuak hartutako ebazpen bateratua jasotzea proposatu du Jose Montilla Generalitateko presidenteak.

Ebazpen horrek "Kataluniako hiritarren sentimendua erakusten du beste ezerk baino hobe", esan du Montillak Estatutuari buruzko osoko bilkura monografikoan egindako bigarren hitzaldian.

Hitzaurreak agintzen du: "Kataluniako Parlamentuak, hiritarren sentimendua eta borondatea jasoz, gehiengo batez Katalunia naziotzat jotzen du". Konstituzio Auzitegiaren epaiak Katalunia nazioa denik ukatu du; izan ere, zentzu juridikoan, Espainia da nazio bakarra.

Datorren asteazkenean Jose Montilla eta Jose Luis Rodriguez Zapatero elkartuko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea