Politika -

Batzar Orokorra

Sarek 'batasuna' eskatu du, presoen eskubideak bermatzeko

Herri-plataformak bigarren batzar orokorra egin du gaur Donostian.

Joseba Azkarraga, Sare herri-plataformako bozeramailea. EiTB
Joseba Azkarraga, Sare herri-plataformako bozeramailea. EiTB
Sarak eta Izarrek etxean aske egon beharko luketela esan du Sarek

1:38

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Azkarraga Sare herri-plataformaren bozeramaileak "batasuna" eskatu dio euskal gizarteari eta, batez ere, alderdi politikoei, pertsona guztien eskubideen errespetua aldarrikatzeko, baita ETAko presoenak ere.

Sarek Donostiako Ibaetako kanpusean antolatutako bigarren batzar orokorrean egin ditu adierazpenok Azkarragak. Sorkuntzan ezarritako bide-orria berretsi du erakundeak, "giza-eskubideak, konponbidea eta bakea" barne.

Bozeramaileek adierazi dutenez, Joseba Azkarragak gaztelaniaz eta Arantxa Aldezabalek euskaraz, "Sare sortu zenean bezain beharrezkoa da orain ere", kartzeletan giza-eskubideak urratzen jarraitzen dutelako. Horrez gain, Espainiako eta Frantziako Gobernuek irtenbideak bilatzeari uko egiten diotela azaldu dute, "bakean eta bizikidetzan aurrera egiteko edozein aukera blokeatzeko".

Azkarragak nabarmendu duenaren arabera, Sareren helburua "gizartea sustatzea da", larri gaixo dauden presoak aska ditzaten. Horren harira, apirilaren 8rako mobilizazioa deitu dute Gasteizen.

"Sarak eta Izarrek etxean egon beharko lukete"

Sara Majarenas ETAko presoaren egoerari dagokionez, Azkarragak onartu du "positiboa" dela betetzeke duen zigorra hiru urteko alabarekin harrera-etxe batean amaitu ahal izatea.

Dena den, ukatu egin du "agintari judizialek borondate ona dutenik ikuspuntu demokratikotik". Azkarragaren esanetan, "Sara Majarenasek aske egon beharko luke, zigorraren bi herenak edo hiru laurdenak bete zituenez gero, hau da, orain dela hiruzpalau urte".

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak argazkiak Gaurko azken ordukoa