Politika -

Presoak

Sara Majarenas eta bere alaba Madrilen dira dagoeneko

Umeak dituzten beste bost presorekin biziko dira eta Garralda fundaziotik dioteSara kalera atera ahal izango dela alabarekin, haur-eskolara eraman edo tailerretan parte hartu.

Sara Majarenas. Artxiboko argazkia: EiTB
Majarenas eta bere alaba Padre Garralda fundazioko etxebizitzan daude

1:08

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sara Majarenas presoa eta Izar alaba Madrilen daude honezkero, Padre Garralda fundazioak hirian duen harrera etxe batean. Haraino eraman ditu goizean anbulantzia batek Valentziatik, Picasenteko kartzelatik.

Printzipioz umeak dituzten beste bost presorekin biziko dira. Hirugarren graduan daude gehienak, hau da, egunez, atera daitezke bizimodu normala egiteko. Sara Majarenas, berriz, bigarren graduan da, hau da, erregimen itxian. Baina erregimen hori malgutu daitekeela jasotzen du epailearen autoak, kasuaren baldintza bereziak aintzat hartuta.

Garralda fundaziotik diote preso donostiarra kalera atera ahal izango dela alabarekin, haur-eskolara eraman edo tailerretan parte hartu.

Bere familiak eskatzen duena da baldintzapeko askatasunean uztea. Atzo, Izarren hirugarren urtebetetzean, milaka lagun atera ziren kalera Donostian Sara Majarenasek falta zaion zigorra, urtebete, etxean alabarekin bete dezala aldarrikatzeko.

Aske ostegunetik

Auzitegi Nazionalak kartzelatik ateratzeko baimena eman zion, ostegunean, Sara Majarenas presoari, Izar alabarekin Padre Garralda-Horizontes Abiertos (Madril) harrera etxean bizi ahal izateko, Espetxe Zaintzako Jose Luis Castro epaileak aginduta.

Hala ere, Espetxe Zaintzako Castro epaileak bigarren gradua eman zion, ostegunean, Sara Majarenasi eta, beraz, aurrerantzean ere elkarrekin biziko dira ama-alabak. Urtarrilean, aitak labanaz zauritu zuen Izar, eta errekuperatze bidean da.

Sara Majarenas 2005. urtean atxilotu zuten eta 13 urte eta hamar hilabeteko kartzela zigorra ezarri zioten ETAko kide izatea leporatuta. Dagoeneko, zigorraren hiru laurdena beteta ditu.

Presoaren abokatuak, Onintza Ostolazak, adierazi duenez, epailearen autoak "helburuetako bat" bete du, ama eta alaba elkarrekin egotea alegia, baina, hala ere, hura ez dela nahikoa gaineratu du. Horren ildotik, Majarenasi "baldintzapeko askatasuna" emateko "lanean" jarraituko duela nabarmendu du, presoak "baldintza guztiak" betetzen baititu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak Albisteak