Politika -

Adierazpen batratua

Legebiltzarreko alderdiak, PP salbu, HazteOirren kanpainaren kontra

Alderdi Popularreko ordezkariek, berriz, elkarte horren kanpaina kritikatu dute, baina adierazpen instituzionala onartzea ez dela beharrezko ziurtatu dute.

HazteOir plataformaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE
HazteOir plataformaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE
HazteOir plataformaren autobus transfobikoa. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi guztiek, Alderdi Popularra izan ezik, Hazte Oir plataforma ultrakatolikoaren kanpaina gaitzesteko adierazpen instituzionala onartu dute ostiral honetan. Aho batez, alderdiek ?gaitzespen irmoa? adierazi dute pertsona transexualen eskubideak urratzen dituen autobusaren aurrean. Era berean, ?autobus transfobiko? horrek Euskal Herriko hiriak zeharkatzea ?erabat baztertu? dute talde politikoek. Alderdi Popularreko ordezkariek, berriz, elkarte horren kanpaina kritikatu dute, baina adierazpen instituzionala onartzea ez dela beharrezko ziurtatu dute.

Gauzak horrela, Hazte Oir plataformak transexualitatearen kontra bultzatzen ari den kanpainaren aurrean, PP izan ezik, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk adierazpen bateratua sinatu dute. ?Mutilek zakila dute. Neskek alua dute. Ez zaitzatela engaina. Gizonezko jaiotzen bazara, gizona zara. Emakumezko jaiotzen bazara, emakume izaten jarraituko duzu?, dio Hazte Oir plataformaren kanpainak.

Gainera, transexualitatearen kontrako kanpainarekin jarraitzeko elkarteak kaleratu duen mezu berria gaitzetsi dute alderdiek. Ildo horretatik, erabateko gaitzespena adierazi dute, ?euskal gizartea tolerantea, inklusiboa eta begirunetsua delako?. ?Herritarrek ez dituzte onartzen pertsonen askatasunaren kontra doazen portaerak?, azpimarratu dute.

?Euskal erakunde guztien ardura da pertsona transexualen eskubideak aitortzea eta babestea; eta bere ardura da, halaber, eskubide horien erabilera bermatzea gizarte-bizitzaren alor guztietan, eskubide horien aplikazio erreala eragotzi edo oztopatu lezaketen trabak ezabatuz?, nabarmendu dute lau alderdi politikoek.

Arrazoi horregatik, kanpaina transfobo horren kontra agertu dira, "giza eskubideen eta pertsonen erabakitzeko eskubidearen kontrakoa delako, diskriminatzailea eta gorrotoa zein transfobia bultzatzen duelako". Lehen aipatutako alderdi horien esanetan, kanpainak dibertsitatearekiko errespetuari erasotzen dio, batez ere generoko dibertsitate sexualari eta trans kolektiboak merezi duen errespetuari.

Aitortza

EAJ, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos eta PSE-EE legebiltzar-taldeek ?sostengua eta aitortza? adierazi dizkiete espresuki pertsona transexualei, batez ere adingabeei, ?horiek babes handiagoa behar baitute euren sexu- edo genero-orientazioa identifikatzeko uneetan?.

Gauzak horrela, LGTBI kolektiboarekin batera, horrelako erasoak berriro gertatu ez daitezen eta pertsona guztiak euren eskubide guztien jabe izan daitezen lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika EAJ-PNV Alderdi Popularra Eusko Legebiltzarra bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Alderdi politikoak EH Bildu Araba PSE-EE Euskadiko PP berriak Eguneko albisteak