Politika -
Auzitegi Nazionala
Urte eta erdiko kartzela-zigorra, ETA goratzea leporatuta
Akusatuak akordioa lortu du Fiskaltzarekin, eta ez da espetxera joango. Dena dela, urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon bati urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote, Twitterreko bere kontuan ETA goratzea leporatuta. Akusatuak akordioa lortu du Fiskaltzarekin, eta ez da espetxera joango. Dena dela, urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri diote. 2009an terrorismoa goratzeagatik kondenatu zuten.
Alfredo R.M. (@Erreharria) astelehen honetan epaitu dute Espainiako Auzitegi Nazionaleko Lehen Zigor Aretoan, sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta eta berrerortze larrigarria aintzat hartuta. Fiskaltzak bi urteko kartzela-zigorra eta bost urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen zuen akusatuarentzat.
Fiskaltzaren arabera, Alfredok erakunde terroristak goratu eta biktimak umiliatu zituen bere Twitter kontuan. Halaber, ekintza horiek burutu zituzten presoen aldeko txioak egin izana leporatu dio.
Sare sozialetan terrorismoa goratzea leporatuta aste honetan zazpi kasu epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean.