Politika -
Epaiketa
'Prozesu demokratiko bat zigortzea, Espainiaren amaiera izango da'
PDeCATen bozeramaileak "zergati baten soldadu soil bat dela" sentitzen du eta Fiskaltzaren "kontraesan nabarmenei" aurre egiteko "argudiaketa juridiko sendoa" duela adierazi du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Azaroaren 9an egindako galdeketaren epaiketa zigorrarekin amaitzen bada, "Espainiako Estatuaren amaiera" izango dela esan du esan du Francesc Homs PDeCATen bozeramaileak Kongresuan. Bere hitzetan, "demokrazia Zigor Kodearekin zigortu daitekeela" esan nahiko du zigorrak.
2014ko galdeketaren antolakuntzan parte hartzeagatik, bihar hasiko da Homsen kontrako epaiketa Auzitegi Gorenean, eta, gaur, komunikabideen aurrean agertu da, bere kontrako epaiketa "erabat politikoa" dela salatzeko.
Buruzagi kataluniarra "lasai" agertu da, "argumentazio juridiko sendoa" duelako, Fiskaltzaren "kontraesanei" aurre egiteko. Katalunian abian den independentziaren aldeko prozesuari Espainiako Gobernuak emandako "erantzun politikoa" da epaiketa, Homsen iritzian.
Gorenaren epaiak adieraziko du, Homensen irudikoz, azaroaren 9ko galdeketari Estatuak eman nahi dion erantzunaren "tonua".
"Gizarteak abian jarritako prozesu demokratiko eta baketsu bat zigortzen badute, Estatu espainiarraren amaiera izango da", gaineratu du.