Politika -

Noos auzia

Urdangarin fidantzapean aske uzteko eskatzea aztertzen ari da fiskala

Fiskalak eskari bera egingo du Diego Torresentzat ere. Dena den, aldeen arrazoiak entzungo ditu erabakia hartu aurretik.

Iñaki Urdangarin Noos auziko epaiketan. Artxiboko argazkia: EFE
Horrach fiskala kautelazko neurriak aztertzen ari da

1:26

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Fidantza ordainduta saihestu daitekeen behin-behineko kartzelaldia eskatuko du Pedro Horrach Ustelkeriaren kontrako fiskalak Iñaki Urdangarin eta Diego Torresentzat, baina aldeen arrazoiak entzungo ditu erabakia hartu aurretik.

Antena 3 telebista kateari eskainitako elkarrizketan azaldu duenez, Palmako Auzitegiak gaur edota bihar erabakiko du zigortuei ezarri beharreko kautelazko neurrien inguruko bista zein egunetan egingo den.

Onda Cero irrati kateari adierazi dionez, "hasiera batean" epaiaren hainbat alderdiren kontrako helegitea aurkeztuko du, besteak beste, sarearen Valentziako atalari eta ekitaldien kostuei buruzkoak. Helegite horrek zigor handiena dutenei zigor handiagoa eskatzea dakar berekin.

Urdangarin eta Torresi ezarri beharreko kautelazko neurriei dagokienez, Horrachek adierazi du bost urtetik gorako espetxe zigorra dutenentzat behin-behineko espetxeratzea eskatu ohi duela Ustelkeriaren kontrako Fiskaltzak. Hala eta guztiz ere, aldeen arrazoiak eta zigortuen egoera pertsonala ezagutu nahi du eskari "justuena" egiteko.

"Ez dut baztertzen fidantza ordainduta saihestu daitekeen espetxeratzea eskatzea, beraz, fidantza ordainduta espetxea saihestuko lukete", adierazi du fiskalak. Ziurrenera, eskari bera egingo dute Urdangarin eta Torresentzat.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñaki Urdangarin albisteak Politika Epaiketak albisteak Ustezko ustelkeria politikoa Albisteak