Politika -
Udalbiltza kasua
Alderdi eta pertsona famatu euskaldunak Udalbiltzan auzipetuen alde
Auzitegi Nazionalean izango den epaiketaren hiru egun lehenago, 33 pertsonek sinatu dute 22 auzipetuen aldeko adierazpen bat.
Erredakzioa
Alderdi politiko eta pertsona famatu euskaldunak "Udabiltza kasuan" auzipetuen alde agertu dira Auzitegi Nazionalean izango den epaiketaren hiru egun lehenago. 33 pertsonek Xabier Oleaga kazetariak Donostian aurkeztu duen ekitaldian sinatu dute 22 auzipetuen aldeko adierazpena. Bertaratu direnen artean, Adolfo Muñoz (ELA), Ainoa Etxaide (LAB), Jesús Uzkudun (CCOO), Ainoa Aznarez (PSN), Antón Arbulu (PSE), Pello Urizar (EA), Iñaki Aldekoa (Aralar), besteak beste.
Dokumentua euskaraz Maialen Lujanbio bertsolariak irakurri du, eta erdaraz Pello Zabala frantziskotar eta meteorologoak. Dokumentu honek, auzipetuen absoluzioaren erreklamazioa egiten du eta Egunkaria kasuarekin alderatu du, non auzipetuak ez zituzten kondenatu.
Talde terroristaren kide izatea leporatzen zaie eta fiskalak 10 eta 15 urte bitarteko kartzela zigorra eskatuko du bakoitzarentzat, eta akusazio partikularrak berriz, 23 urtekoa. Baina ekitaldian Kepa Landa abokatuak hartu du parte, auzipetuei delitu zehatzik ez zaiela leporatzen esanez. Aldi berean, sumarioa txosten polizialetan soilik oinarritzen dela esan du, Egunkaria kasuan bezala.