Politika -

Elkarretaratzea

Sare: 'Preso gaixoen egoera jasanezina da'

Euskal presoen aldeko herri-mugimenduak elkarretaratzea antolatu du Gasteizen, larriki gaixo dauden presoak askatzea eskatzeko.

Sarek preso gaixoen aldeko elkarretaratzea deitu du Gasteizen. EiTB
Sarek preso gaixoen aldeko elkarretaratzea deitu du Gasteizen. EiTB
Sarek preso gaixoen aldeko elkarretaratzea deitu du Gasteizen. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arantza Armentia euskal presoen aldeko herri-plataformaren bozeramaileak ohartarazi duenez, larriki gaixo dauden euskal presoen egoera "jasanezina da", eta "min gehiago emateko" soilik mantentzen dituzte kartzelan.

Sarek elkarretaratzea antolatu du gaur Gasteizen, gaixotasun larriak dituzten euskal presoak kartzelatik atera ditzaten eskatzeko.

Armentiaren esanetan, geroz eta preso gaixo gehiago daude eta "egoerak okerrera egiteaz gain, erabat larria bihurtzen ari da".

Bestalde, "ez du ulertzen" egungo Espainiako eta Frantziako legedia "sistemaz ez betetzea krudelki", eta "inork hori eteteko ezer ez egitea".

"Arduradun politikoei egoera hori konpon dadin eskatzen diegu, eta presoak gizateriaz kalera atera daitezen", eskatu du. "Kartzelan jarraitzeak ez du inolako helbururik, min gehiago egitea ez  bada", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak bideoak Eguneko albisteak