Politika -

Ekimen instituzionalak

'Guernica'ren itzulera eskatzeko mozioa erregistratuko du EH Bilduk

Picassoren margolana Gernikara eraman dezaten eskatzeko mozioak aurkeztuko dituzte hainbat erakunde instituzionaletan.

'Guernica'ren horma-pinturaren aurrean, Gernikan, EH Bilduren hainbat ordezkari. Argazkia: EiTB
'Guernica'ren horma-pinturaren aurrean, Gernikan, EH Bilduren hainbat ordezkari. Argazkia: EiTB
'Guernica'ren horma-pinturaren aurrean, Gernikan, EH Bilduren hainbat ordezkari. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pablo Picassoren 'Guernica' artelana Gernikako udalerrira eraman dezaten eskatuko du EH Bilduk hainbat erakunde instituzionaletan erregistratutako mozioen bitartez, hala nola, udaletan, Batzar Orokorretan, Eusko Legebiltzarrean, Nafarroako Parlamentuan eta Diputatuen Kongresuan.

Horren harira, 'Guernica'ren horma-pinturaren aurrean bildu dira larunbat honetan Gernikan EH Bilduko hainbat ordezkari iragarpen hori egiteko. Marian Beitialarrangoitia diputatuak adierazi duenez, "margolan horrek ez dauka zentzurik Gernikako historiari lotuta ez badago, Gernikan jazotako sarraskian oinarritu baitzen Picasso bere artelana egiteko". "'Guernica' Gernikan egon behar da", gaineratu du.

"Une hauetan funtsezkoa da sufrimendu guztiak aitortzen dituen memoria historikoa eraikitzea, eta 'Guernica' Gernikan egoteak bere indarra biderkatzen du, eta horren bidez egiten den salaketa", azaldu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gernikako bonbardaketa Berriak Politika Gernika-Lumo albisteak Alderdi politikoak EH Bildu Gipuzkoa Gaurko azken ordukoa