Politika -

Nafarroa

Ikurren Legea indargabetzeko proposamena aurkeztu du laukoak

Foru Gobernuaren proposamenari esker, Nafarroako udaletxeetan ikurrina jartzea baimenduta egongo da.

Ikurrinaren aldeko protesta ikusgarria egin zuten 2013ko sanferminetako txupinazoan. Argazkia: EFE
Ikurrinaren aldeko protesta ikusgarria egin zuten 2013ko sanferminetako txupinazoan. Argazkia: EFE
Ikurrinaren aldeko protesta ikusgarria egin zuten 2013ko sanferminetako txupinazoan. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Geroa Bai, EH Bilduk, Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak Nafarroako Ikurren Legea indargabetzeko eta udaletxeetan ikurrina jartzeko emango duen proposamena aurkeztu du.

Ikurren Lege berri bat landu nahi du Nafarroako Gobernuak, “bateratzailea” izango dena eta “herritar guztien asmo legitimoak” aintzat hartuko dituena. Horretarako adostasun politiko eta instituzional zabala lortu nahi du, baina bitartean ezinbestekotzat jo du egungo Ikurren Legea baliogabetzea.

2003an UPNk ezarritako legearekin, galarazita egon da ikurrina Nafarroako udaletxeetan jartzea, “beste erkidego bateko ikurri delako eta horrek errealitate instituzionalaren irudi distortsionatua eman dezakeelako”.

Orduz geroztik, UPNren Gobernuak nahiz Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkariak udalen aurkako salaketa ugari jarri dituzte epaitegietan, ikurrina jarrita aipatu legea urratzen ari zirela argudiatuta.

Laukoak uste du agerian geratu dela “bazterketaren bidetik” eta “ikurrak debekatuta” ez dela konponbiderik etorriko. Alderantziz, urte horietan guztietan ikurren inguruko “liskarra” areagotu egin dela deitoratu du.

Hori dela eta, Ikurren Legea indargabetzeko proposamena aurkeztu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua Nafarroako Parlamentuko albisteak Ikurrina albisteak