Politika -

Epaiketa

Bizkaiko Auzitegiak baztertu egin du 'Cabieces auzia' artxibatzea

Horrenbestez, otsailaren 14tik aurrera ahozko epaiketako saioekin jarraituko du.

Cabieces, Alkorta eta Fernandez, asteleheneko saioan. EFE
Cabieces, Alkorta eta Fernandez, asteleheneko saioan. EFE
Cabieces, Alkorta eta Fernandez, asteleheneko saioan. EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Auzitegiko Seigarren Atalak baztertu egin du Kutxabankek Mikel Cabieces (PSE-EE) Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkari ohiari egindako ustezko ordainketa ilegalen auzia artxibatzea.

Horrenbestez, gaur jakitera emandako autoaren bidez, auzitegiak ez dio jaramonik egin Mario Fernandez Kutxabanken presidente ohiaren, Mikel Cabiecesen eta Rafael Alcorta abokatuaren defentsek eskatutakoari, eta, ondorioz, epaiketak datorren asteartean jarraituko du aurrera.

Astelehen honetan egin zen epaiketaren aurreko bistan, defentsako hiru abokatuek hainbat gai planteatu zituzten auzia artxibatzeko, horien artean bankua ez zela epaiketara agertu kaltetu gisa, nahiz eta 243.000 euroko katea pairatu zuen, gerora Fernandezek berak bere dirutik kitatu zuena.

Aurretiazko gai horiek ebazten dituen gaurko autoan epaileek diotenez, Kutxabankek auzi honetan salaketarik ez jartzeak ?ez du axolarik, behin prozesu penala martxan jarrita?.

"Kasu hauetan, delitua jazartzea ez dago salatzailearen borondatearen esku" jasotzen du ebazpen judizialak.

Horrenbestez, otsailaren 14tik aurrera ahozko epaiketako saioekin jarraituko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Gaurko albisteak Bizkaia Kutxabank albisteak Delituak argazkiak Epaiketak Euskal sozialistak Albisteak