Politika -

Nafarroa

Lauko Gobernuak Ikurren Legea indargabetuko du

Lege berria "ez da baztertzailea izango" eta Nafarroako sinboloekin batera ikurrina jartzeko aukera izango dute udalek, hala nahi izanez gero.

Iruñeko udaletxearen artxiboko argazkia.
Iruñeko udaletxearen artxiboko argazkia.
Iruñeko udaletxearen artxiboko argazkia.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak erabaki du Ikurren Legea indargabetzea eta datozen egunotan aurkeztuko dute Parlamentuan lege-proposamena.

Jose Miguel Nuin Izquierda-Ezkerrako bozeramaileak esan du egungo araua "baztertzailea" delako baliogabetuko dutela eta azaldu du oraindik lantzeko dagoen lege berriarekin, besteak beste, udaletxeetan, Nafarroako sinboloekin batera, ikurrina jartzeko aukera eman nahi dutela.

"Hemen ez da ikurrina edo bandera errepublikanoa inposatuko", azpimarratu du. Nuinen esanetan, ikurren legeak udaletxeetan eragin duen arazoari irtenbidea ematea da helburu nagusia. "Nafarroako Gobernuaren eraikinean, adibidez, sinboloak bere horretan geratuko dira", erantsi du.

Egungo Ikurren Legea indargabetu ostean, arau berria prestatzen hasiko da Laukoa. Horretarako ez dute eperik jarri, baina prozesu bat abiaraziko dute lege-proposamen berriaren inguruan "ahalik eta adostasun zabalena" bilatzeko eta "Nafarroako aniztasuna" errespetatzeko.

Bestalde, Espainiako Gobernuak Ikurren Lege berriaren aurrean izan dezakeen jarreraz galdetuta, Nuin ziur agertu da helegitea aurkeztuko duela, "zentzugabea bada ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Nafarroa Gaurko azken orduko albistea Nafarroako Gobernua berriak Nafarroako Parlamentuko albisteak Ikurrina albisteak