Politika -

Epaiketa

'Cabieces auzia' artxibatzea eskatu dute defentsek

Kutxabank banketxea akusazio gisa aurkeztu ez dela argudiatu dute.

Cabieces, Alkorta eta Fernandez, gaurko saioan. EFE
'Cabieces auzia'. EFE
Defentsek auzia artxibatzeko eskatu dute

1:31

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kutxabankek Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko ordezkari ohiari egindako ustezko ordainketa ilegalen auziko hiru akusatuen abokatuek gaia artxibatzea eskatu dute astelehen honetan. Epaitegira ez agertzeaz gain, banketxeak ez duela akusaziorik aurkeztu argudiatu dute.

Mario Fernandez Kutxabanken presidente ohia, Mikel Cabieces (PSE-EE) Espainiako Gobernuak EAEn zuen ordezkari ohia eta Rafael Alcorta abokatuaren aurkako epaiketa gaur hasi da Bizkaiko Probintzia Auzitegian, aurretiazko izapideekin. Banketxeari 243.000 euroko galera eragitea egotzi diete.

Fiskaltzak eta herri-akusazioak LABek gidatutako sindikatu talde baten izenean adierazi dutenez, Fernandezek eta Cabiecesek hiru urteko ordainsaria adostu zuten (Kutxabankek ordaindua), Rafael Alcorta abokatuaren bulegoak banketxearentzat egindako lanaren truke.

Hori dela eta, bi eta hiru urte arteko kartzela-zigorra eskatu dute, administrazio desleiala eta merkataritza-dokumentuak faltsutzeagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Zer gertatu da gaur Bizkaian? Kutxabank Delituak Epaiketak bideoak PSE-EE Eguneko albisteak