Politika -

Katalunia

Konstituzionala Estatutaren epaia jakinarazten hasi da

Ekainaren 18an aurreratu egin zuten epaia, baina oraindik argudioak ezagutzea falta da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Konstituzionala aldeei Kataluniako Estatutari buruzko epaiaren edukia jakinarazten hasi da 13:30ean.

Epaia ekainaren 18an aurreratu zuten (14 artikulu Konstituzioaren aurkakoak direla), baina argudioak ezagutzea falta da oraindik.

Baliteke 15:00etarako izatea jada publiko epai guztia, auzitegiaren iturriek zehaztu dutenez.

Epaiarekin batera, epaileen boto partikularrak ere jakinaraziko dituzte.

Epaia publiko egin zen egunean, sektore kontserbadoreko lau epaile (Ramon Rodriguez Arribas, Jorge Rodriguez Zapata, Vicente Conde eta Javier Delgado) agertu ziren azken erabakiaren aurka, baina azkenean Eugeni Gay progresistak ere idatzi du boto partikularra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea