Politika -
Ezkutuko kontabilitatea
‘B kutxa’ren inguruko ikerketa berriz irekitzeko eskatu du Fiskaltzak
Halaber, Placido Vazquez enpresaburua deklaratzera deitzeko eskatu dio epaileari, Gurtel auzian bere eginkizunen inguruan hitz egin zutelako.
Agentziak | Erredakzioa
Alderdi Popularraren ustezko “B kutxa”ri buruzko ikerketa berriz irekitzeko eskatu dio ostiral honetan Iruzurraren Kontrako Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari. Gurtel auzian Francisco Correak eta Alfonso Garcia Pozuelo Constructora Hispanicako arduradunak egindako adierazpenak kontuan hartu ditu, eta kontratuen truke komisioak lortu zituztela pentsatzeko froga gehiago daudela esan du.
Hala, epaileak deklarazioa hartu behar diela uste du Fiskaltzak, lortutako komisioaren parte bat alderdia finantzatzeko erabili zela ziurtatu ostean. Halaber, Placido Vazquez enpresaburua deklaratzera deitzeko eskatu dio epaileari, Gurtel auzian bere eginkizunen inguruan hitz egin zutelako.
2015eko martxoan ikerketa judiziala amaitutzat eman zuen epaileak, Barcenasen paperekin (PPren ustezko B kontabilitate paper ospetsuena) lotuta agertzen diren 22 enpresaburu inputatu eta auzia artxibatu ostean.
Sei urte iraun zuen instrukzio fasean epaileak ez zuenez bien kontrako froga nahikorik aurkitu, eta akusatuek ez zutenez kontratuen truke komisioak ordaindu zituztela aitortu, auzia artxibatzeko ebakia hartu behar izan zuen. Dena dela, Fiskaltzak Garcia Pozuelo eta Correaren deklarazioak aintzat hartu ditu eta ikerketa berriz ikertzeko eskatu dio Auzitegi Nazionalari.