Politika -
Auzitegi Nazionala
Kaskagorri konpartsaren aurkako auzia berriro irekitzea erabaki dute
2009ko Bilboko Aste Nagusian ETAri lotutako argazkiak eta leloak erakustea leporatzen die Auzitegi Nazionalak konpartsako hainbat kideri.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Auzitegi Nazionaleko Zigor Aretoko Hirugarren Sekzioak Kaskagorri konpartsako hainbat kideren kontrako auzia berriro irekitzea agindu du, 2009ko Aste Nagusian ETAri lotutako argazkiak eta leloak erakustea leporatuta.
Alfonso Guevara epailea buru duen epaimahaiak atzera bota du Ismael Moreno instrukzio epaileak behin-behinean auzia artxibatzeko 2016ko azaroaren 21ean ebatzitako autoa. Ismael Morenoren esanetan, ez zegoen ekintzak pertsona jakinei leporatzeko modurik.
Zigor Aretoko Hirugarren Sekzioak, alabaina, Daniel Portero Dignidad y Justicia erakundeko presidenteak aurkeztutako helegitea aintzat hartu du, konpartsako sei kideren eta konpartsaren jabe den Adaska Kultur Elkartearen kontrako auzibidearekin jarraitzeko nahikoa zantzu badaudela iritzita.
Autoan jasotako informazioaren arabera, Poliziak esku hartu zuenean akusatuak eta elkarteko ordezkaria txoznaren barruan zeuden eta uko egin zioten argazkiak eta sinbologia kentzeari.