Politika -

Izapideak amaituta

Altsasuko auzia terrorismotzat jotzeari eutsi dio instrukzio-epaileak

Lamela epaileak amaitutzat jo du sumarioa, eta Zigor-arloko Salari igorri dio epaiketa egongo den erabaki dezan.

Atxilotuen aldeko manifestazioa Altsasun. Argazkia: EFE
Atxilotuen aldeko manifestazioa Altsasun. Argazkia: EFE
Altsasuko 9 auzipetuak terrorismo ekintzagatik epaituko dituzte

1:09

Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak bukatutzat jo du Altsasun (Nafarroa), joan zen urriaren 15ean, bi guardia zibilek eta haien bikotekideek jasandako erasoari buruzko sumarioa. Sumario hori Zigor-arloko Salari igorri dio, eta auzipetuta dauden 9 gazteak terrorismo delituagatik epaitzeko eskatu du.

Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez, Lamelak aurrera jarraitu du bederatzi pertsona horiek atentatu, gorroto eta lesioengatik epaitzeko izapideekin. Horietako hiruk kartzelan daude oraindik.

Horrenbestez, Zigor-arloko Salaren esku geratu da erabakitzea gazte horien aurka epaiketarik abiatuko den ala ez.

Gazteak atxilotu eta prozesatzeko erabakia hartu zuenean, hori egiteko erabakia atzeratzeko arrazoirik ez zegoela argudiatu zuen bere auzipetze-autoan Lamelak. "Delitua egin zutela baieztatzeko arrazoi nahikoa daude", adierazi zuen.

"Guztiek ezagutzen zuten aurretiaz erasoa jaso zuten tenientea eta sarjentua guardia zibilak zirela, eta horixe izan zen beraiek kolpatu eta iraintzeko arrazoi bakarra", adierazi zuen epaileak aipatu autoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Nafarroa gaur Gaurko azken ordukoa