Politika -
Epaitegiak
Gorenak Auzitegi Nazionalaren esku utzi du Iñaki Goioagaren auzia
EH Bilduko senatari kargua utzita, Goioaga jada ez da forupekoa eta, beraz, bere kontrako auzia aztertzea Auzitegi Nazionalari dagokiola dio Gorenak.
Agentziak | Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionaleko 6. instrukzio epaitegiaren esku utzi du Iñaki Goioagaren kontrako auzia.
Goioaga jada ez da forupekoa, EH Bilduren senatari kargua utzi zuelako. Hori dela eta, Gorenak Auzitegi Nazionalera bidali du bere kasua.
Goioaga 2016ko apirilaren 21ean auzipetu zuen Gorenak, ETAko kide izatea leporatuta, eta joan den urtarrilaren 17an auzipetzea berretsi zuen Zigor-arloko Salak.
Beste abokatu batzuekin batera, "presoak ETAren aginduetara mantentzea" egozten diote.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea