Politika -

Epaiketa

Auzitegi Gorenak Homsen aurkako ahozko epaiketa ireki du

Fiskalak prebarikazio eta desobedientzia delituak leporatu dizkio.

Francesc Homs Generalitateko kontseilari ohia. Artxiboko argazkia: EiTB
Francesc Homs Generalitateko kontseilari ohia. Artxiboko argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ahozko epaiketa ireki du Francesc Homs Generalitateko Presidentzia kontseilari ohi eta Democràcia i Llibertat (DiL) alderdiaren Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatuaren aurka, 2014ko azaroaren 9ko galdeketa prozesuan prebarikazio eta desobedientzia delituak egin zituelakoan.

Fiskalak haren idatzian jasotako gertaerak aipatu ditu Gorenak bere autoan. Desobedientzia eta prebarikazio delituak leporatuta, Francesc Homsi bederatzi urteko inhabilitazioa ezartzeko eskatu zion fiskalak Auzitegi Gorenari.

Homsen defentsak hamar eguneko epea du orain idatzia aurkezteko. Behin hori eginda, epaiketa hasiko da.

Gorenaren doktrina aintzat hartuta, auzitegi horrek Homs epaitzeko eskumena izango luke orain Homsek diputatu kargua utzi eta forudun izateari utziko balio ere.

Andres Palomo instrukzio epaileak Homsen aurkako epaiketa egitea erabaki du, Auzitegi Konstituzionalaren aginduari desobedientzia egin eta prebarikazio delitua egin zuela pentsatzeko zantzuak daudela iritzita.

Bestalde, epaileak ez du Homsen kontrako behin-behineko neurririk hartu, aldeek horrelakorik eskatu ez dutela iritzita. Gainera, ezin da autoaren kontrako helegiterik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Kataluniako erreferenduma gaur Auzitegi Gorena albisteak Gaurko azken ordukoa