Politika -
enplegu zerbitzua
Borja Belandia, Lanbide eraberritzeko erronka duen zuzendari berria
Gorka Urtaranen bigarrena izan zen Gasteizen, eta Adolfo Alustizaren lekua hartuko du gaurtik aurrera, enplegu zerbitzuaren lan-bitartekaritzarako gaitasuna sustatu eta eraberritzeko helburuarekin.
agentziak | erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak Borja Belandia Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren zuzendari izendatu du gaur, asteartea, enplegu zerbitzuaren lan-bitartekaritzarako gaitasuna sustatu eta eraberritzeko helburuarekin. Diru-Sarrerak Bermatzeko Errenta ere aztertu beharko du.
Belandia Gorka Urtaranen bigarrena izan zen Gasteizko Udalean maiatzera arte. Udaleko lana uztea erabaki zuen orduan, arrazoi pertsonalak argudiatuta.
Urtaranen taldean, lau sailen ardura izan zuen, alkateorde gisa: Hirigintza, Ingurumena, Ogasuna eta Segurtasuna.