Politika -
barne hauteskundeak PSOE-N
PSEk babesa agertu dio Patxi Lopezen hautagaitzari
Hautagaitza "eskuinari Espainiako Gobernua" kentzeko lagungarria izatea espero dutela esan dute EAEko sozialistek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
PSE-EEko zuzendaritzak espero du PSOEko idazkari nagusia izateko Patxi Lopezek aurkeztutako hautagaitza “lagungarria” izatea “eskuinari Espainiako Gobernua kentzeko eta Espainiak behar dituen ezkerreko politikak egiteko”.
Alderdiak agiri batean adierazi duenez, PSE-EEko Batzorde Exekutiboak PSOEko Batzorde Federalaren azken erabakiak aztertu ditu gaur arratsaldean.
PSE-EEk goratu egin du Patxi Lopez “bakearen lehendakaria” izan zela, eta gogorarazi du euskal sozialisten burua izan zela “mehatxu terroristaren urte zailenetan”.
Gainera, “elkarrizketarako ahalmena eta eskarmentu instituzionala” dituela nabarmendu du.