Politika -
Bilboko manifestazioa
Espainiako Gobernuari zuzendutako 'oihu isila' nabarmendu du Sarek
Horrez gain, larunbat honetan Bilboko manifestaziora bertaratu ziren herritarrei "aktibo" jarrai dezatela eskatu die.
Agentziak | Erredakzioa
Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak atzo Bilbon milaka herritarrek, "presoen eskubideak urratzeari utz diezaion eskatzeko", Espainiako Gobernuari zuzendu zioten "oihu isila" nabarmendu nahi izan du.
Igande honetan Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, Sare herritarrak atzo Bilboko kaleetan zehar dispertsioaren amaiera eskatzeko eta presoen eskubideen defentsan milaka lagun bildu zituen egindako manifestazioa izan du hizpide.
Bere aburuz, martxarekin bat egin zutenen "oihu isila" honako hauxe izan zen: "Espainiako Gobernuari eta, egitez edo ez-egitez, presoen kolektiboen eskubideak zein euren senideenak urratuak izan daitezela ahalbidetzen dituzten alderdi politikoei".
Halaber, bere esanetan atzoko manifestazioa "garaileen eta garaituen politikarekin bukatzeko beste adibide bat da". "Inork ez du nahi, bere izenean, preso dauden pertsonen eta haien senideen eskubideak urratu eta bortxa daitezela", baieztatu du.
Azkenik, Azkarragak Bilboko martxarekin bat egin zuten herritarrei "aktibo" jarrai dezatela eskatu die, "izan ere, asko dira eman beharreko urratsak", gaineratu du.