Politika -

PSOE

Patxi Lopez: 'Nire helburua erabateko sozialismoa berreskuratzea da'

PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du lehendakari ohiak eta xede nagusia 'erabateko sozialismora eta sozialdemokraziara' itzultzea dela azpimarratu du.

Patxi Lopezek PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du
Patxi Lopezek PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du
'Apaltasunez' aurkeztu du Lopezek PSOEren primarioetarako hautagaitza

1:15

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakari ohiak "apaltasunez" eta "dramatismorik gabe" aurkeztu du PSOEren barne-hauteskundeetarako hautagaitza, "alderdi berritua, bateratua, aurrerakoia eta ezkertiarra gidatzeaz gain, hiritarren gehiengoaren babesa jasotzeko" xedez.

Lopez sozialisten idazkari nagusi izateko lehiara aurkeztu den lehen buruzagoa da, eta gaur eguerdian aurkeztu du proiektua Diario Madrid Fundazioaren egoitzan. Begoña Gil emaztearekin iritsi da agerraldira.

"Nork bere usteak garbi defendatzeko garaia" dela berretsi du Lopezek; horrez gain, helburu nagusia "erabateko sozialismoa eta sozialdemokrazia" errekuperatzea dela gaineratu du.

Alderdiak "zuzendaritza kolektiboa" izan behar duela esan du, eta idazkari nagusiak beste arduradun batzuren babesarekin lan egingo du antolakuntza horretan. Beraz, bere iritziz, 39. Kongresua Federalak “batasunaren kongresua” izan behar du.

Era berean, maiatzean PSOEk barne-hauteskundeetan lehiatzeko bermeak biltzeko asmoa duela aipatzeaz  gain, "askatasunetik jaiotako batasuna" bilatu nahi duela dio, eta ez "inposaketak agindutako berdintasuna".

Halaber, militanteei ere dei egin du, "errebelatu daitezen" eskatzeko. "Militantzia berpiztuko duela eta herrietako taldeak eztabaidaren erdigunean egongo direla" ere zin egin die.

Patxi Lopez: "Rajoyri Gobernua emateko abstenitzea akatsa izan zen"

Patxi Lopez lehendakari eta Kongresuko presidente ohiak onartu du akatsa izan zela Mariano Rajoyren inbestidura-saioan PSOE abstenitzea: "Bozkatu ostean, erabakia gure gain hartu genuen, eta horrek egiten gaitu alderdi".

PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkezteko emandako prentsaurrekoan, Patxi Lopezek "PSOE berritua, bateratua eta ezkertiarra" eraikitzeko aurkeztu du bere burua. Bere iritziz, PSOEk sozialismora bueltatu behar du: "Ongizate kolektibotik kanpo geratzen ari diren taldeak ordezkatu behar dira". "Indartsu nago, alderdia berreraiki eta guztiak batuta, gizartearen aurrean garden agertzeko", adierazi du.

Bestalde, proiektuan "Pedro Sanchezekin" lan egitea gustatuko litzaiokeela onartu du. Eta gaineratu duenez, erabaki honekin ez du eragotzi nahi Sanchez idazkari nagusi izateko aurkeztea.

Ondoren, atzo hitz egin zuela Sanchezekin baieztatu du. "Erabat errespetatzen" duela azaldu du, baita "gauza asko partekatzen dituztela" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Albisteak PSOE Patxi Lopez Aldaketa PSOEn argazkiak Gaurko azken orduko albistea