Politika -

Manifestazioa Bilbon

Sarek uste du manifestazioari esker 'ziklo berri bat' abiatuko dela

Herri-plataformako ordezkarien esanetan, eragile politikoek kartzela-politika aldatzea ahalbidetuko duen urratsa ematea espero dute 'ziklo berri horretan'.

Sare plataformako bozeramaileen agerraldia Bilbon. Argazkia: EiTB
Sare plataformako bozeramaileen agerraldia Bilbon. Argazkia: EiTB
Sare: 'Aurreikuspen handiak ditugu, eta gaindituko ditugulakoan gaude'

0:35

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen sakabanaketa amaitu dadin eskatzeko manifestazioa antolatu duen Sare herri-plataformaren arabera, gaur arratsaldeko ekimenak "ziklo berri bat" abiaraziko du. Hala, eragile politikoek kartzela-zigorra aldatzeko beste urrats bat eman behar dutela uste dute.

Joseba Azkarraga eta Begoña Atxa Sareko kideek Bilbon hedabideen aurrean egindako agerraldian adierazi dutenez, "jendetza biltzea espero dute, preso gaixoen askatasuna blokeatzeko politikak, sakabanaketa eta salbuespenezko legedia bakean eta demokratikoki salatzeko".

Ostiral honetan Basauriko kartzelan dagoen Aitzol Gogorza ETAko presoa ospitaleratu behar izan zutela aipatu du Azkarragak gaur goizean. "Larriki gaixo egonda, askatasuna ukatu dieten presoen zerrenda latzean dago", salatu du.

Bestalde, gaur arratsaldeko martxa "inflexio-puntu" bat izango dela adierazi du Azkarragak; beraz, "ziklo berri horretan eragile politikoek beste urrats bat eman beharko dutela" uste du, "adierazpenak alde batera utzi eta ekintzekin hasteko".

Azkenik, "denon artean garaile eta garaituen zentzugabekeriarekin amaitzearen alde" agertu da. Izan ere, "dinamika horrek ez garamatza mendekurik eta gorrotorik gabeko bizikidetzarako agertoki batera".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak albisteak Gaurko azken orduko albistea