Politika -
Erabakia
Federico Trillok dimisioa eman du Londreseko enbaxadore gisa
Estatu Kontseiluaren txostenak agerian utzi zuen YAK-42 hegazkin-istripuaren erantzulea Defentsa Ministerioa izan zela.
Agentziak | Erredakzioa
Ostegun honetan, urtarrilak 12, Federico Trillok dimisioa aurkeztu du Londreseko enbaxadore gisa. Bihartik aurrera, ostirala, jarduera horri utziko diola adierazi du agerraldi publiko batean. Estatu Kontseiluaren txostenak Defentsa Ministerioa YAK-42 hegazkin-istripuaren erantzule egin zuen.
Espainiako Gobernuaren enbaxadoreak ziurtatu duenez, Mariano Rajoyren gobernuari duela egun batzuk eman zion hartutako erabakiaren berri. Hala, ostiral honetatik aurrera Londreseko enbaxadore izateari utziko diola esan du.
Estatu Kontseiluaren txostenak agerian utzi zuen YAK-42 hegazkin-istripuaren erantzulea Defentsa Ministerioa izan zela. Ezbeharra 2003ko maiatzaren 26an jazo zen, Trillo Espainiako Defentsa Ministroa zenean. Hegazkin-istripu horretan 62 militar hil ziren.