Politika -

Estatuaren helegitea

Udal Legearen negoziazioa 'bideratuta' ikusten du Jaurlaritzak

Espainiako Gobernuak helegitea kentzea posible dela uste du Gasteizko Gobernuak.

Javier de Andres, kargua hartzeko ekitaldian. Argazkia: EiTB
Javier de Andresek kargua hartu du

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordeak elkarrizketa eta akordioa aldarrikatu ditu administrazioen arteko lanerako metodo gisa, "inposiziorik gabe", baina bakoitzak bere "ahotsa" izan dezan.

Saenz de Santamariak gaur Gasteizen adierazi duenez, Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) duen ordezkariak politikan eta arlo publikoan esperientzia du, eta elkarrizketarako nahiz elkar ulertzeko erakutsitako gaitasuna eta foruetako eta Espainiako baloreei buruzko ezagutza baliatzen saiatuko da Gobernu Ordezkaritzan.

Javier de Andresek bere hitzaldian azpimarratu du "legeekiko zintzo" jokatzen duen orok ezin duela arazo gisa ikusi legea betetzea, eta, hain zuzen, lege horiek urratzen direnean sortzen dira "arazoak", gaineratu du.

Hitzaldian, elkarrizketarako deia egin du, eta aurreko legegintzaldian Finantzen Euskal Kontseiluan lortutako akordioa jarri du adibide gisa, oso ezberdinak diren alderdi politikoak ados jartzeko gai izan baitziren, horren hitzetan.

Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkari berriak kargua hartzeko gaur Gasteizen egin den ekitaldian izan da Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteorde eta Presidentetzarako ministroa. De Andresek Carlos Urquijo ordezkatuko du.

Aurreko astean iragarri bezala, Iñigo Urkullu lehendakaria ez da bertan izan. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren izenean Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua eta Iñaki Arriola Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailburua izan dira ekitaldian. Gainera, Alfonso Alonso Euskadiko PPren presidenteak ere hartu du parte ekitaldian. EH Bilduk eta Euskadiko Ahal Duguk, berriz, ez dute ordezkaririk bidali.

Udal Legea

Ekitaldia hasi baino lehen, Saenz de Santamaria Erkorekarekin eta Arriolarekin elkartu da, Alonso, De Andres eta Urquijo aurrean zirela. De Andresek kargua hartu ondoren, berriro aritu dira hizketan hedabideen aurrean.

Espainiako Gobernua eta Eusko Jaurlaritza jarrerak hurbildu nahian ei dabiltza.

Bileraren ostean, Eusko Jaurlaritzatik adierazi dute "bideratuta" dagoela Espainiako Gobernuak Udal Legearen aurkako helegitea kentzeko negoziazioa, eta "posible" ikusten duela hori gertatzea.

 

http://www.eitb.eus/eu/tag/eh-bildu/
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak PP Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua albisteak Euskadiko PP berriak Javier de Andres Gaurko azken orduko albistea