Politika -

Kalera-Kalera

Preso ohiek 'bakea lortzeko adostasun politikoak' eskatu dituzte

'Giza-eremu demokratikoa lantzeko konpromisoa' hartu dute, 'gatazka'ren ondorioak erabat konpontzeko.

Acto de 'Kalera Kalera' en Usurbil. Foto: EiTB
Acto de 'Kalera Kalera' en Usurbil. Foto: EiTB
'Kalera kalera' ekimenari amaiera eman diote Usurbilen

1:16

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehunka ETAko preso eta errefuxiatu ohik "bakea eta erabateko konponbidea" lortzeko adostasunak aldarrikatu dituzte igande goizean Usurbilen (Gipuzkoa), gizarte, politika eta instituzioan arloan. Adostasun horiek, halaber, "preso dauden pertsonak modu ordenatuan eta apurka-apurka aske uztea" ahalbidetu beharko luketela uste dute, "orokorrean ezartzeko aldez aurreko neurrien" bidez. Horrez gain, ihes egin eta erbesteratu behar izan duten pertsonek zigorrik gabe itzultzeko aukera izan beharko luketela adierazi dute.

Gainera, "gatazkaren ondorioak erabat konpontzeko lan egingo duen giza-eremu demokratiko zabala egituratzeko espazioa" osatzeko konpromisoa hartu dute ekitaldian.

'Kalera gunea' ekimena amaitzeko bildu dira gaur goizean. 2016ko abenduarean 10az gero, Usurbilen jarritako karpa batean itxialdia egin dute, txandaka. Bestalde, 2016lko martxoaren 13an 'Kalera Kalera' dinamika garatu dute, presoei eta iheslariei babesa adierazi eta haien egoera gizarteratzeko.

'Kalera Kalera' ekimenaren bi bozeramailek testu bat irakurri dute euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez. Agirian salatu dutenez, "estatuek ez diote ETAko presoen eta iheslari zein erbesteratuen egoerari aurre egin", eta "ia inork ez du behar bezala erantzun".

Testuinguru hori kontuan izanik, 'Kalera Kalera? "hutsune hori betetzeko" sortu zutela azaldu dute, eta bederatzi hilabete geroago, "bide horretatik jarraituko" dutela nabarmendu: "Badakigu zein diren aurrean ditugun erronkak". Horrez gain, "ziklo politiko bat amaitzeko" garaia dela uste dute.

Beraz, bozeramaileen esanetan, "erronka nagusia gizarte-eremua sortzea izango da". Lehenbailehen egin nahi dutela azpimarratu dute, "bizikidetza eta bakea" atzeratzen duten oztopoak gainditzeko.

'Kalera Kalera' ekimenak aurrera egingo du

'Kalera Kalera' gaur ez dela amaitu baieztatu dute Usurbilgo agerraldian, "etorkizuna delako" eta "kalera irteten jarraituko dutelako, ETAren preso guztiak lehenbailehen kalera ditzaten".

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Usurbil albisteak Eguneko albisteak