Politika -

YAK42

Trillo Londreseko enbaxadore kargutik kenduko du Espainiako Gobernuak

Espainiako alderdi politikoek eta YAK42 hegazkin-istripuaren biktimen familiarrek Federico Trillo kargugabetzea eskatu zuten, Estatu Kontseiluaren txostena irakurri ostean.

Estatu Kontseiluak Defentsa Ministerioari egotzi dio erantzukizuna

1:36

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Federico Trillo Londreseko enbaxadore kargutik kenduko dutela jakinarazi du asteazken honetan, urtarrilak 4, Espainiako Gobernuak. Dena den, hartutako erabaki horrek ez duela zerikusirik ez txostenarekin, ez dimisio eskaerarekin gaineratu du.

Estatu Kontseiluaren txostenak Defentsa Ministerioa YAK42 hegazkin-istripuaren erantzule egin zuen atzo, asteartea, eta biharamunean hartu du Trillo kargugabetzeko erabakia. Gainera, beste 71 enbaxadore ordezkatuko dituela jakinarazi du Atzerriko Arazoetako Ministerioak, azken hilabeteotan ezin izan baitu erabaki hori onartu.

YAK42 hegazkinaren istripua 2003ko maiatzean jazo zen, Trillo Espainiako Defentsa Ministroa zenean. Estatu Kontseiluak aurkeztutako txostenak, Defentsa Ministerioa jo zuen ezbehar horren erantzule. Hegazkin-istripuan 62 militar hil ziren.

Txosten horretan irakurri daitekeenez, bidaiariei arriskuaren berri emateko tresnak zituen Defentsa Ministerioak, baina ez zituen horiek erabili. Txosten horren aurrean, PSOEk, Podemosek, Ciudadanosek eta IUk enbaxadore kargutik kentzea eskatu zuten.

Halaber, YAK42 hegazkin-istripuaren biktimen familiarrek Federico Trillo kargugabetzea eskatu zuten, Espainiako Defentsa Ministroa izan zenean bete beharreko arduragatik. Ildo horretatik, ez dutela gezur ezta apalkuntza gehiago onartuko adierazi dute biktimen elkarteek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainiako Gobernua argazkiak Espainia bideoak Gaurko azken orduko albistea Londres azken ordukoa