Politika -

Balorazioa

Iñigo Urkulluren hitzaldia: erreakzio politikoak

EH Bilduren, Ahal Duguren eta PPren iritzian, "autokonplazentziazko diskurtsoa" egin du lehendakariak. PSEren ustez, ordea, "akordio gehiagorako legegintzaldia izango da".

Iñigo Urkullu lehendakaria, Ajuria Enean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Ajuria Enean. Argazkia: EFE
Iñigo Urkullu lehendakaria, Ajuria Enean. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak urte amaierako ohiko diskurtso eskaini du, eta bertan azpimarratu duenez, "amaitzen den urtean aurrera egitea lortu dugu; zailtasunak zailtasun, egoera hobea da". Gainera, "hazkundea indartzeko garaia" dela adierazi du, eta Eusko Jaurlaritzaren lehentasunak zehaztu ditu: "enplegua sustatzea eta langabezia % 10tik jaistea".

Lehendakariaren hitzen aurrean, euren iritzia plazaratu dute Eusko Legebiltzarreko alderdi guztiek:

EAJ

Akordioaren alde lehendakariak egindako deia txalotu du Joseba Egibar EAJren bozeramaileak, horren iritzian, "erakunde politiko guztientzako lanarako bidea zehazten baitu, baita eragile sozial eta ekonomiko guztietarako ere". Egibarrek azpimarratu duenez, Urkulluk "ikuspegi aldaketa egin du", eta haren hitzaldian plazaratu du "nondik gatozen, zeintzu erronka ditugun eta helburuak nola bete ditzakegun".

EH BILDU

Iker Casanova EH Bilduren legebiltzarkideak deitoratu duenez, Urkulluk "autokonplazentziazko diskurtsoa" egin du, eta "ez da lehendakari bezala aritu, EAJren buruzagi bezala baizik". Zentzu horretan, Casanovak onartu du ez zutela eduki politiko "sakonik espero, formatuaren mugak kontuan hartuta, eta gainera aintzat hartuta ikuspegi estrategikoa eskatzen zuen unetan ere, esaterako gobernu-programaren aurkezpenean edo inbestidura-hitzaldian, Urkulluk ez zuela espero bezala aritu".

AHAL DUGU

Bestalde, Lander Martinez Ahal Duguren Antolakuntza idazkariaren ustez, lehendakariaren diskurtsoa "autokonplazientziazkoa eta oso zorroztasun eskasekoa" izan da. Martinezek salatu duenez, lehendakariak "autoexijentziari buruz" hitz egin du, baina hori ez da bere hitzaldian sumatu. Gainera, "PPren leloa ("enplegua politika sozial onena da") berea egin izana" leporatu dio Urkulluri, lan-prekarietateak "Euskadi gogor astindu" duen bitartean.

PSE

Eneko Andueza PSEren alboko bozeramaileak "diferenteen artean Euskadi eraikitzeko aukera" baloratu du, eta "legegintzaldi honetan akordio gehiago" izan daitezkeela iragarri du. "Hemendik aurrera alderdi guztiek bat egiteko aukera daukagu, oposizio lanatik haratago, Euskadiren etorkizuna eraiki ahal izateko", gaineratu du.

PP

Nerea Llanos Euskadiko PPren idazkari nagusiaren aburuz, aurreko urteetan egindako hitzaldi bera errepikatu du aurten Urkulluk. "Lidergo eta ekintza falta berdinaren aurrean gaude", esan du. Dena dela, Llanosek onetsi du lehendakariak esandako gauza askorekin ados dagoela, esaterako, "Europan, eta, beraz, Espainian, Euskadik izan dezakeen proiektuarenarekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PNV-EAJ Azken albisteak Urkullu Alderdi politikoak berriak EH Bildu Araba Euskal sozialistak Euskadiko PP bideoak Albisteak Euskadiko Podemos-eko albisteak