Politika -

Ekitaldia Donostian

Sortuk Zoidori: 'Erretorika gerrazaleari eustea da terrorismoa'

Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramaileak Barne ministroari leporatu dionez, "irtenbidea eta bakerako bidea oztopatzea da terrorismoa".

Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea. Argazkia: EiTB
Sortuk txalotu egin du presoen kolektiboak eman duen azken urratsa

0:15

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arkaitz Rodriguez Sortuko bozeramailea Juan Ignacio Zoido Barne ministroari zuzendu zaio, eta horri ohartarazi dionez, "erretorika gerrazaleari eustea da terrorismoa, indarkeria bertan behera utziko zuela ETAk iragarri zuenetik bost urte igaro ostean".

"16 senide jada hil dituen dispertsio gaizkileari eustea da terrorismoa; irtenbidea eta bakerako bidea oztopatzea da terrorismoa; Kataluniako gizartearen ordezkariei espetxe-mehatxuak botatzea da terrorismoa", gaineratu du buruzagi abertzaleak. Gainera, "lotsagarria da EAJk jende horiekin itunak lotu izana", deitoratu du Rodriguezek.

Martuteneko espetxeraino presoen alde Gabon zaharrean urtero egiten den martxaren bukaeran egin ditu adierazpen horiek Rodriguezek. Horrez gain, ezker abertzaleko hainbat kide ere izan dira bertan, hala nola, Rufi Etxeberria, Juan Jose Petrikorena, Kongresuak EH Bilduk duen parlamentari Marian Beitialarrangoitia.

EPPK presoen kolektiboen "jarrera eta elkartasuna" txalotu ditu Rodriguezek, "alor juridikoan dauden aukerak eskaini dituelako, espetxeak husteko asmoz, alegia, damua eta salaketa muga bezala jarrita".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Azken albisteak Sortu Presoak argazkiak ETA Alderdi politikoak bideoak