Politika -

Donostian izan da

Basagoitik peronea eta lotailu bat hautsi ditu futbol partida batean

Euskadiko PPko presidenteak min hartu du PPko kideekin partida bat jokatzen ari zela, eta ondorioz ebakuntza egin behar izango diote.

Errededakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak peronea eta eskuin orkatilako lotailu bat hautsi ditu gaur goizean, Donostian PPko Nuevas Generaciones-eko kideen artean futbol partida bat jokatzen ari zela.

Basagoitik txarto zapaldu du, eta lesio larria egin du. Hori dela eta, ebakuntza egin behar izango diote.

Euskadiko PPko buruak hedabideak deitu zituen, ekitaldiaren berri eman zezaten (partida urtero jokatzen dute).

Partida hasi baino lehen, Basagoitik adierazpenak egin zituen BEZ zergaren igoeraz eta Espainiako futbol selekzioak Euskadin jokatzeko aukeraz.

Partidan Athleticen kamiseta jantzi du hasieran, baina ondoren PPk hautatutako kamiseta hartu du.

Besteak beste, Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak, Ramon Gomez Donostiako alkategaiak eta Carlos Garcia Bilboko zinegotziak ere jokatu dute.

Partidan bertan, Basagoitik min hartu du orkatilan, eta izotza jarri behar izan diote, handituta baitzeukan.

Euskal ''popularren'' burua Donostia Ospitaleko larrialdi zerbitzura eraman behar izan dute, baina Bilbora eraman beharko dute ebakuntza egin diezaioten, PPren iturrien arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea