Politika -

2017KO AURREKONTUAK

EH Bilduk uko egin dio Gasteizko Aurrekontuak negoziatzeari

2016ko aurrekontuak babesteko akordioa bete ez delako hartu du erabaki hori koalizio soberanistak.

Miren Larrion EH Bilduren bozeramailea Gasteizko udaletxean. Artxiboko irudia. EiTB
Miren Larrion EH Bilduren bozeramailea Gasteizko udaletxean.
Miren Larrion EH Bilduren bozeramailea Gasteizko udaletxean. Artxiboko irudia. EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk Gasteizen datorren urteko aurrekontuak udal gobernuarekin (EAJ-PSE) negoziatzeari uko egin dio, “2016ko kontuentzat lortutako akordioa ez betetzeagatik”, eta 2017rako ulertzeko “berme falta” delako “proiektu propioan”.

Hori izan da alderdiak astearte honetako bileran atera zuen ondorioa, eta Miren Larrion Udaleko bozeramaileak eman du ezagutzera, asteazken honetako prentsaurrekoan.

Zinegotziak azaldu duenez, alderdiak “inolaz ere ez” die negoziazioei ekingo Gorka Urtaran alkatearekin. Halaber, baztertu egin du “maximoen” jarrera hau “negoziazio zorrotzago” baterako aitzakia izatea.

EH Bilduk iaz aurrekontuen alde bozkatu zuen, eta Larrionen esanetan, “konpromiso guztiak bete ditu”. Ez betetako gauzetan “konfiantza haustea” leporatu dio alkateari.

Puntu horretan, alderdiak 2016ko aurrekontuak babesteko sartutako partidak egindakoaren “% 7ra ia ez” direla iristen gogoratu du.

“Ontzia utzi” nahi izatea deitoratu du Urtaranek

Bestalde, Gorka Urtaran Gasteizeko alkateak alderdiak hirian “aldaketa politikoa” erraztu zuen “ontzia utzi” nahi izatea deitoratu du.

Halere, alderdiarekin akordio batera iristeko prest dagoela nabarmendu du, baita aurtengo Kontuak babestu zituzten gainerako alderdiekin ere.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteizko Udala Ekonomia EH Bildu Nafarroa Gasteiz albisteak Arabako Foru Aurrekontuak