Politika -
Bilera Madrilen
Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak bilera teknikoa egin dute
Espainiako Gobernuak Eusko legebiltzarrak onartutako lau legeri jarritako helegiteei buruz hitz egin dute bilera horretan.
Agentziak | Erredakzioa
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuko ordezkariek bilera egin dute astearte honetan, abenduak 20, Madrilen. Bertan, Eusko legebiltzarrak onartutako lau legeri jarritako helegiteei buruz hitz egin dute. Ildo horretatik, oraindik lan handia egiteko dagoela ziurtatu du Eusko Jaurlaritzak, baina bien arteko harremanetan aurrerapausoak atzeman dituela ziurtatu du.
Iñigo Urkulluren Gobernuak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernuak jarritako helegiteak aztertzeko bilera bost orduz luzatu da.
Bilera horretan, ondorengo lau legeei jarritako helegiteen inguruan hitz egin dute: Udalen Legea, Adikzioen eta Drogen Mendekotasunen gaineko Arreta Integralari buruzko Legea, Gehiegikeria Polizialen Biktimen Legea eta Herri Ekimen Legegileari dagokiona.
Eusko Jaurlaritza eta Espainiako Gobernuko ordezkarien arteko bileran lau helegite horien xehetasunak aztertu dituzte eta horiek bertan behera uzteko edota akordiorako aukerarik dagoen aztertu duten.
Hala, bilera horren ostean beraien proposamenak idatziz azalduko dituzte eta datozen egunotan ideia horiek trukatuko dituzte, akordiorako aukerarik dagoen ikusteko.