Politika -

Agiria

EPPK-k 'begirunea eta laguntza' eskatu ditu bere hausnarketarako

Kolektiboak eztabaida prozesua "gardena" izango dela nabarmendu du, eta dei egin die taldea utzi duten presoei, parte har dezaten.

Preso ohiek Usurbilen egindako ekitaldiaren argazkia. EFE
Preso ohiek Usurbilen egindako ekitaldiaren argazkia. EFE
Preso ohiek Usurbilen egindako ekitaldiaren argazkia. EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboak "hausnarketa-prozesu garrantzitsu" baten atarian dagoela iragarri eta prozesu horren helburuak zehaztu ditu Gara eta Berria egunkarietara igorritako agirian. Horrela, eztabaida-prozesu horren aurrean, "begirunea eta laguntza" eskatu ditu, eta azken urteetan kolektiboa utzi duten presoei ere parte hartzeko deia egin diete.

Ezker Abertzaleko erakunde guztiei eragiten dien "Abian" prozesuaren baitan kokatu du EPPK-k hilabete honetan bertan abiatuko duen hausnarketa prozesua. Eurena antolakunde "berezia" dela aitortuta, kolektiboaren "funtzio berria" zein den zehazten saiatuko dira.

Eztabaidaren bidez orain arteko "erresistentzia fasea" deitu dutena gainditu nahi du taldeak, eta helburuak bi norabidetan finkatu ditu: batetik, nola zehaztuko duten "presoen eskubideen eta askatasunaren alde ari diren herritar soil eta erakundeekin kartzelak husteko ahaleginean"; eta bestetik, nola egingo duten bat "ezker abertzaleko antolakundeekin, herritarrekin eta eragileekin Euskal Herriaren independentzia-prozesuan" euren "alea jartzeko".

Espetxeetan halako prozesu bat garatzeak dituen "zailtasunak" aintzat hartuta, "begirunea eta laguntza" eskatu ditu EPPK-k, eta hausnarketaren ondorioak jendartean azalduko dituztela agindu du. EPPKren hitzetan, "prozesua gardena" izango da. Horren ildoan, iragarpena egin du EPPK-k: azken urteetan kolektiboa utzi duten presoek "atea zabalik" izango dutela euren ekarpena egiteko, betiere kolektiboaren araudiarekin "leial" arituz gero.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Presoak albisteak Gaurko azken orduko albistea