Politika -
EA-Batasuna akordioa
EA ETAri buruz: 'Akordioa betetzea beste biderik ez du izango'
Ezker abertzaleak "bere marka propioa izan nahi duelako eta horretarako, legala izan behar delako", Urizarrek ukatu egin du EAk ezker abertzaleko "jendea" bere hautagai-zerrendatan sartuko duenik.
Erredakzioa
Peio Urizar Eusko Alkartasuneko idazkari nagusiaren hitzetan, bere alderdiak eta ezker abertzaleak sinatutako "akordioa estrategikoa betetzea beste biderik ez du izango" ETAk.
Onda Vascarik eskainitako elkarrizketan, Urizarrek ukatu egin du EAk ezker abertzaleko ''"jendea" bere hautagai-zerrendatan sartuko duenik, hain zuzen, ezker abertzaleak "bere marka propioa izan nahi duelako eta horretarako, legala izan behar da".
Aguraineko Ertzaintzaren egoitzaren aurkako atzoko erasoari dagokionez, ezker abertzaleak esan du "egun beraiek babesten ez dituzten bideak ez direla" adierazi du EAko buruak
Horren karietara, Urizarrek azpimarratu du "Eusko Alkartasunak beti bai atentatuak baita margoa botatzea ere gaitzetsi dugu, Aguraineko kasu honetan bezala".
Akordio estrategikoa
"Egungo apustu estrategikoak epe luzerako lana" behar duela zehaztu du EAko idazkari nagusiak eta hori, "bide pazifikoen bidez soilik egin daiteke".
Aralarri asteazkenean bidalitako gutunari dagokionez, ezker abertzalearekin hasitako bidea EArentzat "zenbat eta indar gehiagori irekitako apustua" dela esan du, horrenbestez, Aralarrek "bat egin behar" duela iritzi du Urizarrek.
EAko buruaren esanetan, alderdi konstituzionalistak "akordioa egiteko gai" direnez, "gauza bera egiteko gaitasunik ez badugu, apustu galdu dugu".