Politika -

Iruñean

Etxeratek presoen sakabanaketa amaitzea eskatu du

Giza-kateak deitu ditu Etxeratek larunbat honetan Iruñean, Gasteizen eta Baionan, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta.

Etxeraten giza-katea Iruñean, presoen sakabanaketa amaitu dadin eskatzeko. Argazkia: EiTB
Etxeraten giza-katea Iruñean, presoen sakabanaketa amaitu dadin eskatzeko. Argazkia: EiTB
Etxeraten giza-katea Iruñean, presoen sakabanaketa amaitu dadin eskatzeko. Argazkia: EiTB

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

200 bat pertsonak parte hartu dute larunbat goizean Etxeratek Iruñean antolatutako giza-katean. Zapi zuriz elkar helduta, ETAko presoen sakabanaketa-politika amaitzea aldarrikatu dute, kondenatuak eta haien familiak kaltetzen dituen "ezohiko neurria" baita.

Etxeratek Gasteizen eta Baionan ere deitu ditu giza-kateak, Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna dela eta.

Besteak beste, Koldo Amezketa (EA) eta Bakartxo Ruiz (Eh Bildu) politikariek hartu dute parte giza-katean. Sarasate pasealekua inguratu dute isilik, Nafarroako Gobernuaren eta Parlamentuaren egoitzak elkartzen dituen tokia, hain zuzen. Zapietan "dispertsioastop" lema zuten idatzita, sakabanaketa amaitzea aldarrikatzeko.

Iñigo Elizegik Etxeraten izenean salatu duenez, presoen familiek "erruleta errusiarra" jasan behar dute, astero "ehunka eta milaka kilometro" egin behar baitituzte senideak bisitatzeko.

"Familiartekoak izatea egokitu zaigu, guk aukeratu ez dugun arren", esan du preso horien kondena gogorren kalteak azpimarratzeko. "Istripuak izateko arriskuaz gain, gastu ekonomikoak eta sufrimendua" jasan behar izaten dituzte bisitetan, adierazi du. Horrez gain, aipatu du "kontuan izanik borroka armatua Euskal Herrian orain dela zenbait urte amaitu dela, ez du inolako zentzurik presoak sakabanatzeko politikekin jarraitzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Presoak Eguneko albisteak