Politika -

Kale erasoak

Molotov koktelak jaurti dizkiote Ertzaintzaren bulego bati, Agurainen

Ez da kalte pertsonalik izan, baina eraikinaren aurrealdea belztuta geratu da eta kontainerrak ere erre dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Molotov koktelak jaurti dituzte gaur goizaldean Ertzaintzak Agurainen (Araba) duen herritarren arretarako bulegoaren kontra, baina ez da zauriturik izan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa goizaldeko ordu biak aldera izan da, eta postua itxita zegoen. Foru kalean dago bulegoa, bakartuta dagen eraikin batean.

Aipatu iturriaren arabera, erasoaren ondorioz eraikinaren aurrealdea belztuta geratu da, eta pintura gorria ere jaurti diote.

Era berean, zenbait kontainer erre dituzte eraso horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea