Politika -

Espainiako Gobernua

Espainia, euskal eta nafar legeen aurkako helegiteak aztertzeko prest

Espainiako Gobernuko presidenteordeak borondate hori adierazi du Diputatuen Kongresuan, helegiteak erretiratzeko Oskar Matutek egindako eskaerari erantzunez.

Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB
Soraya Saenz de Santamaria Espainiako Gobernuko presidenteordea. Argazkia: EiTB
Gobernua euskal legeen aurkako helegiteak aztertzeko prest

1:30

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak euskal eta nafar lege batzuen kontra jarritako helegite batzuk berriro aztertzeko eta Euskadirekiko zein Nafarroarekiko "gatazka" giroa murrizteko borondatea erakutsi du gaur Soraya Saenz de Santamaria Espainiako presidenteordeak. "Dagozkien aldaketak eginda helegite horietako batzuk negoziatu daitezke", adierazi du.

Santamariak borondate hori erakutsi du Diputatuen Kongresuko gaurko kontrol saioan, helegiteak erretiratzeko eta politikan bizi diren "garai berriei jarraikiz" orain arteko jarrera aldatzeko Oskar Matute EH Bilduko diputatuak egindako eskaerari erantzunez.

Gobernu espainiarrak Eusko Legebiltzarrak onartutako 17 legeren kontrako helegiteak jarri ditu, Santamariak azaldu duenez. Nafarroako legeei dagokienez, berriz, Espainiako Gobernuak Nafarroako Parlamentuak onartutako 15 legeren aurkako errekurtsoak aurkeztu ditu. Haren esanetan, lege horiek Nafarroako Foru Erkidegoko erakunde batzuen "iritziaren kontra" onartu ziren.

Rajoyren Gobernuak jarritako helegiteak defendatu ditu presidenteordeak, bere eskumenen defentsan eta "espainiar guztien mesedetan" egiten duela argudiatuz.

Halaber, jarritako helegiteek ez dietela identitate eta gizarte eztabaidei erantzuten azpimarratu du. "Matute jauna, ez itzazu mamuak ikusi", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Politika Nafarroa Eusko Jaurlaritza berriak EAE albisteak Espainiako Gobernua argazkiak Eguneko albisteak Nafarroako Gobernua