Politika -
Bilbon
Mendia: 'EAJ-PSE akordioa partekatutako komunitate baten proiektua da'
Ramon Rubial Fundazioaren sarien hamargarren edizioaren sari-banaketan parte hartu du Mendiak.
Agentziak | Erredakzioa
Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du EAJrekin sinatu berri duten gobernu-akordioak "Euskadiko bi familia politiko handi elkartu" dituela "partekatutako elkargo baten proiektuan", zatiketa nahi dutenen aurrean.
Ramon Rubial Fundazioaren sarien hamargarren edizioaren sari-banaketan berretsi duenez, Rubialek ordezkatzen zituen baloreak jaso dituzte egungo buruzagi sozialistek. Balore horiek egon ziren "bizikidetzarako itun handien atzean", 1936ko eta 1979ko Autonomia-Estatutuen kasuan, esaterako.
Bestalde, Mendiaren ustez, PSOEren batzorde kudeatzaileak "lehenbailehen zehaztu behar du kongresua noiz egin, baina behar bezala". Hori adierazi du Pedro Sanchez PSOEren idazkari nagusi ohiak "kongresua segituan" egiteko egindako eskaeraren ostean.
Galardonados este año
Los premios de la Fundación socialistas han recaído este año en los milicianos socialistas vascos, (Premio Ramón Rubial a la defensa de los valores socialista), Save the Children (Premio Ramón Rubial a la Solidaridad y Cooperación), Mercadona (Empresa del Año), José María Izquierdo (Premio Ramón Rubial a la Comunicación), Rakel Rodríguez y Fernando Aramburu (Creación Cultural), y el Athletic Club femenino (Entidad Deportiva).