Politika -

Polizia-operazioa

Poliziak Garikoitz Ibarluzea atxilotu du Madrileko aireportuan

Barne Ministerioaren arabera, Auzitegi Nazionalak 2006an eman zuen Ibarluzea atxilotzeko agindua, terrorismo delitua egotzita.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak Garikoitz Ibarluzea atxilotu du Madrileko Barajas aireportuan, Auzitegi Nazionalak terrorismo delitua egotzita 2006an emandako agindu bat aintzat hartuta.

Barne Ministerioaren arabera, Ismael Moreno epailearen esku utziko dute atxilotua, Auzitegi Nazionaleko instrukzioko bigarren epaitegian.

Londrestik Madrilera egin du hegaldia eta Barajasen lurreratu denean atxilotu egin dute. 2010ean, Londresen atzeman zuten, Auzitegi Nazionalaren agindu beragatik. Alabaina, hango auzitegi batek atzera bota zuen Espainiaren esku uzteko eskaera eta orduz geroztik bizimodu normala egin du Londresen.

1999an 'kale borroka' ekintzetan parte hartzea leporatuta, Ibarluzea atxilotzeko eta espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak.

2002an atxilotu eta kartzelatu egin zuten, baina urtebete geroago aske utzi zuten.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak ETA albisteak Gaurko azken orduko albistea